ETX taldeak Talo ikastaroa antolatu du Etxebarriko frontoian

Talo-orea zelan egin eta zelan landu behar den ikasiko dute Etxebarrian aurten ere. Herriko ETX taldeak Talo Ikastaroa antolatu du zapaturako [urriak 31].
Taloak egiten.

Taloak egiten.

16:30ean hasiko da ikastaroa frontoian, eta azalpenak entzunda,  talo egiten arituko dira parte hartu nahi duten guztiak. Lanak eginda, hamaiketako eta askari ederra egiteko aukera izango dute bertaratutakoek, 18:00etan egindako taloak jateko ordua izango da eta. Iaz parte hartu zutenak, seguru aurten ere errepikatzeko gogoagaz gelditu zirela eta, joan den urtean agertu ez zirenak, aurtengoan badaukate aukera berriro.