Berriatuko Udalak udal antolamendua azaltzeko bilerak egingo ditu azaroan
“Herritar guztientzat herri hobea eraikitzeko” pausoak emate aldera, Berriatuko Udalak herritarrekin bilerak egingo ditu azaroaren 4an eta 7an. Lehenengo bilera, azaroaren 4koa, 18:30ean egingo da, bideo gelan. Hilaren 7koa, ostera, 11:00etan izango da eta bideo gelan egingo da. Azken horretan, gainera, ludoteka zerbitzua egongo dela jakitera eman dute udal ordezkariek.
Bileretan, besteak beste, udalaren antolamendua nolakoa de azalduko dute udal ordezkariek. Eta horrez gain, herritarrek euren iritziak eman ahalko dituzte. “Beharrezkoa da guztiok iritzia eman ahal izateko eta erabakiak hartzeko espazioak sortzea“. Halaber, EH Bildu buru duen udal gobernuak alor horretan sakontzeko konpromisoa hartu duela jakitera eman du. Eta herritarrei bileretan parte hartzeko deia egin nahi izan diete.