Mutrikun futbolaren alde egindako lan guztiagatik, zaptuan, esker ona adierazi zioten Mutriku Futbol Taldeko kideek
Gregorio Maderari. Bide beretik,
Jose Luis Arrizabalaga Sabinori ere eskerrak eman zizkioten, “urte askoan eskutuan egindako lan guztiagatik”.

‘Sabino’, Domeka Lasarte Mutriku Futbol Taldeko lehendakariarekin, oroigarria jasotzen.
Sabinok, gainera,
Euskal Herriko Entrenatzaileen Elkartearen oroigarria ere jaso zuen. Izan ere, gaur egun, entrenatzaile guztien artean zaharrena da bera. “Zorionak eta eskerrik asko Sabino eta Gregorio!”.

Mutriku Futbol Taldeko nagusien taldea, Madera eta ‘Sabino’-rekin. Argazkia: Mutriku FT