Ondarroako Zaldupe futbol zelaiaren aurrean dagoen zuhaitza inguratzen duen harrizko
eserlekua labezomorroz betetzen da iluntzen duenean. Egunez eserlekua betiko modura agertzen bada ere, gauez labezomorroz betetzen da.
Labezomorroak, harri artetik ateratzen.
Zehatz esanda, harrizko eserlekura ateratzen dira intsektuak,
harrien artetik. Eta ez hiru edo lau.
Asko eta asko izaten dira, eta harrien tarteak erabat belztuta geratzen dira; labezomorroek guztiz betetzen dituzte zuloak.
Labezomorroak, Zaldupen.
Gainera, intsektu handi gehienak harri artean egoten badira ere,
txikienak behegainetik, zuhaitzaren azpiko belar gunean… ibiltzen dira.
Zenbait
herritarrek jakitera eman dutenez,
gertaeraren berri udalari ere eman diote, Ā«arazoa konpon dezanĀ».
Ondarroako Zaldupe futbol zelaiaren aurreko harrizko eserlekua; egun argiz labezomorrorik ez da ikusten.
Momentuz, baina, zuhaitza eta inguruak labezomorroen gune bilakatzen dira iluntzen duenean. Egunez, ostera, gotorleku aproposa daukate, harri barruan.