Bete-betea dator Dakar festa
Zapatuan kirol ekitaldi ugari egingo dituzte Kortezubin. Txomin Aranak Gor Sport Dakar 2016-ren aurkezpena egiteko aprobetxatuko du arratsaldeanZapatuan Dakar Festa egingo dute Kortezubin eta egun guztian zehar izango da zer ikusi eta zegaz gozatu.Txom...
Zapatuan kirol ekitaldi ugari egingo dituzte Kortezubin. Txomin Aranak Gor Sport Dakar 2016-ren aurkezpena egiteko aprobetxatuko du arratsaldean
Zapatuan Dakar Festa egingo dute Kortezubin eta egun guztian zehar izango da zer ikusi eta zegaz gozatu.Txomin Aranak Dakarrerako aurkezpena egingo du arratsaldean, baina, horren aurretik kirol ekintza ugari egingo dituzte.
Joan-etorriak egiteko doako autobus zerbitzua antolatu dute, eta horren inguruko zein bestelako informazioa jasotzeko aukera ugari daude sarean. Facebook-ean ez ezik bloga ere badute: dakarfesta.blogspot.com.
Goizean moto zein kotxe desberdinetan ibilaldiak egiteko aukera edukiko dute bertaratzen direnek. Horretarako aurretik izena ematea derrigorrezkoa da www.dakarfesta.blogspot.com helbidean.
Eguerdian, berriz, rally-ko autoen erakusketa eta herri kirolen erakustaldia egingo dituzte.
Bazkaldu aurretik, Irene Caminok bike-trialean duen abileziagaz aho zabalik utziko ditu jaian parte hartzen dutenak.
Haren erakustaldia amaitu ostean Kortezubiko frontoian bazkalduko dute.
Bertan bazkaltzeko aurretik izena ematea beharrezkoa da. Dakar Festaren blogean apuntatu, edo bestela, honako tabernetan eskuratu daitezke txartelak: Kortezubiko Marko erretegian, Gernika-Lumoko Ipar tabernan eta Munitibarko Ondamendi tabernan.
Gainera, Urdaibai Kopa-k utzitako estekaren bitartez ere egin daitezke bazkaritarako erreserbak:http://urdaibaikopa.arrolape.com/Kopa/ProcesoInscripcionPaso1.php?Id=10 . Egunean bertan, NAN edo ordainagiria erakutsita jasoko dituzte txartelak.
Zihara Estebanen eskutik Karting mundua gertutik ezagutzeko aukera egongo da arratsaldean. Hark hitzaldia emateagaz batera, simulagailua ere ipiniko dute.
Adin guztientzako jaia denez, umeentzako jolas parkea ere egongo dela jakinarazi dute.
Gero, 18:00etan hasita Gor Sport Dakar 2016 aurkezpena egingo dute.
Gainera, mendi bizikleta baten zozketa egingo dute Ordobike-ren eskutik.
Egun osoko jaia Dj Xaiborren eta Dj Txaparronen doinuekin borobilduko dute.
Crowdfunding kanpaina
Bestalde, iaz moduan aurten ere Crowdfunding kanpaina ipini dute martxan Sponsorto web orrialdean: http://www.sponsorto.org/project/rally-dakar-2016-txomin-arana.
Kanpainagaz bat egiten dutenek pilotu ereñarrari babesa erakutsi eta haren egitasmoari bultzada emanez diruz lagunduko dute.
25 eurotik hasi eta 1.000 euro bitarteko ekarpena egin daiteke. Gainera, egindako ekarpenaren arabera ordainsari desberdinak daude.