Zatozte Ondarroako dendari eta ostalari elkarteak antolatuta, bihar [azaroak 6] bigarren moda topaketa egingo da Beikozinin. Iazko moda desfilearen arrakasta ikusita, aurten ere esperientzia errepikatzea erabaki dute elkarteko arduradunek.
Ikuskizuna 20:00etan hasiko da, eta antolatzaileek aurreratu dutenez, dagoeneko sarrera guztiak salduta daude. “Aurten ere areto guztia beteko dugu”.
Iazko moda topaketan parte hartu zuten ikasleak. Argazkia: Zatozte
Txomin Agirre eta
Zubi Zahar ikastoletako DBH4ko 46 ikasleek udazken eta neguko azken tententziak erakutsiko dituzte oholtza gainean. Besteak beste, herriko estetika, ileapaindegi, kirol, osagarri, optika, oinetako eta hainbat moda dendek parte hartuko dute topaketetan; guztira 25 saltokik parte hartuko dute. “Moda topaketara begira gogotsu eta ilusio handiagaz gaude. Herriko gazteak eta herritarrak inplikatzen dituen ekimen polita bat dela deritzogu”.
Atsedenaldian, gainera, hainbat ezusteko egongo direla aurreratu du Eva Aranbarri Zatozteko kideak. “Pintxo potea egiten ari garen bitartean, hamar sari banatuko ditugu ikusleen artean”. Moda desfilean batutako dirua ikasleak ikas bidaira joateko izango da.
Kartela