Caritasen eta Axi Muniain surflariaren hitzaldiak, Uhagonen

Aurreiritziak desmuntatuz elkarbizitza eraikiz hitzaldia egongo da gaur, 19:00etan Uhagon kulturgunean Caritas Bizkaiako Nazioarteko kooperazio eta Migrazio arloaren eskutik. Aldi berean ikusgai dauka elkarteak, bertan kulturgunean, Begirada aldatuta e...

Aurreiritziak desmuntatuz elkarbizitza eraikiz hitzaldia egongo da gaur, 19:00etan Uhagon kulturgunean Caritas Bizkaiako Nazioarteko kooperazio eta Migrazio arloaren eskutik. Aldi berean ikusgai dauka elkarteak, bertan kulturgunean, Begirada aldatuta etorkizuna aldatuko duzu izeneko erakusketa. Hitzaldiagaz emango diote amaiera erakusketari.

Beste alde batetik, Axi Muniain surflariak ere bere esperientziak kontatuko ditu Uhagonen. Olatu handienaren bila izenpean hitzaldia eskainiko du surflari zarauztarrak bihar, 21:00etan kulturgunean.

Marokon gauez surfeatzen, kosta gordeak miatzen, dela gertuko zein urrutiko olatu beldurgarriak hartzen ibilia da besteak beste, Axi Muniain eta esperientzia guzti horien berri emango du irudi eta bideoekin lagunduta. Zarauztarra bost aldiz izan da XXL Big Wave Award olatu handien lehiaketako finalista.