Ibon Aldazabal berriatuarra, Aritz Erkiaga ispastertarra eta Erik Mendizabal mutrikuarra daude aurre-aukeratuen zerrendan.
Aritz Erkiaga.
XVII. Munduko zesta punta profesionalen ‘Elite’ txapelketa abenduaren 26tik 30era jokatuko dute Mexikoko Acapulco hirian.
Txapelketarako aurre aukeratutako puntistek aste honetan jaso dute aurre-aukeraketa horren berri. Hain zuzen ere, txapelketaren ezaugarri eta baldintzen inguruko informazioa bidali zieten guztiei.
Sei bikote lehiatuko dira, eta beste bi erreserba izango dira. Buelta bakarreko liga izango da, eta sailkapeneko lehenengo bi bikoteak pasatuko dira finalaurrekoetara.
Halaber, honako puntista hauek ere badaude aurre-aukeratutakoen artean: Diego Beaskoetxea, Alex Hormaetxea, Imanol Lopez, Iñaki Goikoetxea, Eric Irastorza, Jonatan Duke, Mikel Egiguren, Gotzon Embil, Joey Cisneros, Mikel Amigorena, Jean-Do Olharan, Txabi Inza, Christophe Olha, Laurent Alliez eta Jon Tambourindeguy.
Erik Mendizabal.
Abenduaren 11an Iruñean (Nafarroa) egingo dituzte bikoteen eta taldeen zozketak eta partiden egutegia zehaztuko dute.