Andres Contrerasek hitzaldia emango du martitzenean

Mexikoko kantautorea da Andres Contreras, eta Gernika-Lumon izango da datorren astean. Hain zuzen, hitzaldia emango du datorren martitzenean, eta kantaldia ere eskainiko du mexikarrak ekitaldi horretan. Gernika-Lumoko Kultur Etxeak eta Bake Leku txokoa...

Mexikoko kantautorea da Andres Contreras, eta Gernika-Lumon izango da datorren astean. Hain zuzen, hitzaldia emango du datorren martitzenean, eta kantaldia ere eskainiko du mexikarrak ekitaldi horretan. Gernika-Lumoko Kultur Etxeak eta Bake Leku txokoak antolatuta, 20:00etan hasiko da berbaldi- emanaldia, eta Elai-Alai aretoan izango da. Sarrera doakoa izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.

Salaketa soziala

Bideetako juglarea legez da ezaguna Andres Contreras. Aktibista, sortzailea eta musikaria, salaketa soziala da bere kantuekin egiten duena. Batez ere, injustizia lapolitikoak eta erlijiosoak salatzen ditu, eta horren berri emango du martitzenean.