Azaro Fest jaia ospatuko da gaur Berriatuan. Arratsaldeko jaia izango bada ere, herritarrek hainbat ekintza edukiko dituzte aukeran.
17:00etan hasiko da festa, hitzaldiagaz. Horretan,
Boga garagardoa egiten dutenek kooperatiba nola sortu zuten azalduko diete herritarrei. Eta bide beretik, garagardoa nola egiten duten ere erakutsiko dute.

Boga kooperatibako kideak.
Behin azalpen guztiak ondo-ondo entzun eta gero, 18:30ean, txerriki jana eta garagardo festari hasiera emango diete. Ekintza horretaz gozatzeko, herritarrek txartelak erosi beharko dituzte. «Jana eta edaria txartelen truke emango zaie».
Musika ere egongo dela jakitera eman dute antolatzaileek, girotzeko.
Ekintza plazako kioskoan egingo da, Txapelean.