Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Gaur amaituko dituzte Estrobo auziko epaiketako ahozko saioak

Auzipetu guztiak haien kontrako akusazioak ukatu dituzte batek izan ezik. 2010eko taldeko arraunlari batek babespeko lekuko gisa deklaratu du. Atzoko saioan perituek deklaratu zutenAstelehenean hasi zen Estrobo auziaren epaiketa Bilboko Zigor Auzitegia...

Aintzina Monasterio
Mutriku
2015/11/06

Auzipetu guztiak haien kontrako akusazioak ukatu dituzte batek izan ezik. 2010eko taldeko arraunlari batek babespeko lekuko gisa deklaratu du. Atzoko saioan perituek deklaratu zuten

Astelehenean hasi zen Estrobo auziaren epaiketa Bilboko Zigor Auzitegian eta gaur amaituko dituzte ahozko saioak.

2010ean arraunlarien errendimendua hobetzeko helburuagaz, Urdaibai taldean «dopin sare bat» antolatzea leporatzen diete hamar auzipetuei.Garai hartako presidente Josu Zabalondo, Jose Manuel Francisco entrenatzailea, Borja Garay medikua eta Arantza Ormaza erizaina epaitzen ari dira, beste sei pertsonagaz batera.

Horientzat guztientzat fiskaltzak bi urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra eskatu du. Osasun publikoaren kontrako «etengabeko delituagatik» zigor hori merezi dutela uste du Fiskaltzak. Gainera, orduko medikuarentzat urtebete gehiagoko zigorra eskatu du, dokumentuak «faltsutzeagatik».

Asteleheneko saioan akusatuek eta 2010ean Bou Bizkaiaren arraunlari zen babespeko lekuko batek deklaratu zuten.

Garaik, Zabalondok, Ormazak, Franciscok eta Maynarrek leporatzen dizkieten akusazioak ukatu zituzten. Baita gainontzeko inputatuek ere, Teresa Mesak izan ezik.

Mesa botikaria da Kordoban eta besteak beste, azaldu zuen substantzia dopatzailez beteriko hiru fardel bidali zituela Bermeora Zabalondoren izenean.

Babespeko lekukoa

Besteak beste, babestutako lekukoak adierazi zuen egunero entrenamenduen ostean «zortzi bat substantzia» ziztatzen zizkietela, zainetan, sorbaldan, tripan, ipurdian etab.

Entrenatzaileak eta erizainak jartzen zizkietela azaldu zuen. Behin txarto sentitu, eta ziztada gehiagorik ez zuela nahi jakinarazi omen zien eta ordutik taldetik aparte utzi zutela.

Akusatuen ostean lekukoen deklarazioak entzun ditu epaileak astean zehar.

Martitzenean 2010ean Urdaibain egon ziren hamalau arraunlarik deklaratu zuten. Guztiek dopatu izana ukatu zuten.

Medikuak eta erizainak «suspertzeko bitaminak» injektatzen zizkietela adierazi zuten, eta sekula ez zainetan. Halaber, egunero zortzi aldiz ziztatu izana ezeztatu zuten. Estropaden eta arraunlarien «errendimendu eta egoera fisikoaren» araberako ziztadak zirela adierazi zuten zenbait lekukok.

Medikuarengan konfiantza osoa zutela eta hartutako substantziak zeintzuk ziren zehatz ez zekitela esan zuten. Hala, zenbait arraunlarik zehaztu zuten beste klubetan ere ziztatzen zituztela.

Eguaztenean beste lau arraunlarik eta ikerketa egin zuten lau guardia zibilek hartu zuten hitza. Arraunlari horiek aurrekoen bide beretik jo zuten.

Guardia Zibilek ikerketaren nondik norakoak azaldu zituzten. Klubak «trabak» ipini zizkietela eta delituzko-erakunde baten antzera jardun zuela kontatu zuten, adibideak emanez.

Atzo perituen txanda

Atzoko saioan perituek hitz egin zuten. Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziako (AEPSAD) kimikari batek hark egindako adituen txostena azaldu zuen.

Substantzia batzuk debekatuta zeudela eta beste batzuk kirolariengan kalteak eragin ditzaketela esan zuen. Substantzien ezaugarriak eta eragin ditzaketen ondorioak zehaztu zituen.

Bestalde, errendimendu altuko kirol medikuntzan aditua den peritu batek adierazi zuen antidopin kontroletan «tranpak» egin daitezkeela EPOa ez antzemateko.

Gaurkoa izango da azken saioa, eta epaiaren zain geratuko da. Gaur parte guztiek haiek egindako txostenak aurkeztuko dituzte.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Berriak, Bizkaia

Hirurehun lagun bildu dira Derion, Ehun Mendietako Anaidiaren Eguna ospatzeko

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayk kaleratu asmo dituen 60 langileen zerrenda eman dio batzordeari

Euskal Herria, Bizkaia

Ekintzaile batek bi aste daramatza zuhaitz batean, itsasadar azpiko tunelaren aurka

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.