San Martin jaiak ospatzen hasiko dira asteburuan Lea-Artibain eta Busturialdean
Azaroaren 11n ospatuko dute San Martin Eguna, baina, egun hainbat egunetan murgilduko dira festetan Aulestiko Malax auzoan, Bermeon, Foruan, Ispasterren eta Sukarrietako KanalanLea-Artibaiko eta Busturialdeko herri eta auzoetan dena dago prest San Mart...
Azaroaren 11n ospatuko dute San Martin Eguna, baina, egun hainbat egunetan murgilduko dira festetan Aulestiko Malax auzoan, Bermeon, Foruan, Ispasterren eta Sukarrietako Kanalan
Lea-Artibaiko eta Busturialdeko herri eta auzoetan dena dago prest San Martin jaiak ospatzeko. Azaroan ere jaietan murgil daitekeelako, kalera aterako dira bertoko herritarrak festez gozatzera. Hain justu, Aulestiko Malax auzoan, Bermeon, Foruan, Ispasterren eta Sukarrietako Kanala auzoan izango da sanmartinez gozatzeko aukera.Datorren eguaztenean, hilaren 11n, ospatuko dute Euskal Herriko txoko ezberdinetan, San Martin eguna; hala ere, egun horren inguruan ere, egongo da zer egin.
Forua, ospatzen lehena
Forua izango da sanmartinak ospatzen lehen herria; biharko, etzirako eta eguaztenerako antolatu baititu ekintzak. Herritarrek arteko txapelketak nagusituko dira egun horietan, eta horietan denetan, onena nor den erakusteko aukera izango dute. Hain zuzen, igel txapelketan, tute, briska eta mus txapelketetan, karakol txapelketan, eta idi probetan zein aizkolarien arteko desafioan parte hartu ahal izango dute sanmartinetan Forura bertaratzen direnek.
Gainera, baserritar munduan murgilduko da Busturialdeko herri txikia. Testuinguru horretan, XIV. Nekazal azoka hartuko du Foruak. eta bertan, baserritarrek zein artisauek beraien produktuak salgai jartzeko aukera izango dute.
Ispaster eta Kanala auzoa, berriz, eguaztenean bilduko da San Martin eguna ospatzeko. Meza egingo dute lehenengo herri horretan, eta gztaña erreak jarriko dituzte ondoren, herritarren eskura. Sukarrietako auzoan, aldiz, meza ostean, bazkaria jateko bilduko dira bertako bizilagunak, ohitura den legez.
Aulestiko Malax auzoak hilaren 14ra arte ez du sanmartinez gozatuko. Egun horretan, meza isteko kopaua izango da aukeran, doan.
Odoloste txapelketa
Bermeo izango da sanmartinei agur esaten azkena. Hilaren 15ean egingo dute aurten, San Martin azoka eta horren baitako odoloste txapelketa.