San Martin jaiak ospatzen hasiko dira aurki Aulestin eta Ispasterren
Lea-Artibaiko herri eta auzoetan dena dago prest San Martin jaiak ospatzeko. Azaroan ere jaietan murgil daitekeelako, kalera aterako dira bertoko herritarrak festez gozatzera. Hain justu, Aulestiko Malax auzoan, eta Ispasterren izango da sanmartinez gozatzeko aukera.
Datorren eguaztenean, hilaren 11n, ospatuko dute Euskal Herriko txoko ezberdinetan, San Martin eguna; hala ere, egun horren inguruan ere, egongo da zer egin.
Ispaster eguaztenean bilduko da San Martin eguna ospatzeko. Meza egingo dute lehenengo herri horretan, eta gaztaña erreak jarriko dituzte ondoren, herritarren eskura.
Aulestiko Malax auzoak hilaren 14ra arte ez du sanmartinez gozatuko. Egun horretan, meza isteko kopaua izango da aukeran, doan.
Egitaraua:
AULESTI (MALAX auzoa)
Azaroak 14, zapatua. 12:00etan, meza. Ondoren, kopaua debalde, trikitilariek alaituta.
ISPASTER
Azaroak 11, astelehena.
– 12:00etan, meza santua, Martin Deunaren baselizan.
– Ondoren, gaztaña erreak.