Denboraldi bukaera bikaina egin du Oihana Kortazar korrikalari mutrikuarrak. Hain zuzen ere,
Espainia, Andorra eta Portugaleko Skyrunners Sky series 2015 zirkuituko azken proba irabazi zuen domekan [azaroak 8]:
Montseny-ko (Herrialde Katalanak) Maratoia. 45,5 kilometroko 2.752 metros denibel positiboa duen ibilbidea burutzeko 04:52:10 behar izan zituen.
Lasterketa oso ona egin zuen mutrikuarrak. Zehatz esanda, parte hartu eta lasterketa bukatu zuten 757 korrikalari guztien artean, 11. postuan amaitu zuen.

Oihana Kortazar helmugara sartzen. Argazkia: Skyrunner Series
Sant Esteve de Palautorderako irteeratik lehen postuan irten zuen Kortazarrek, eta lasterketan atzetik izan zituen aurkariekin lehia bizia izan zuen, batez ere, Gemma Arenas bigarren sailkatuarekin. Hiruzpalau alditan Arenasek aurrea hartu bazion ere, bi minutu eta 31 segundoko abantaila hartuta helmugaratu zen mutrikuarra.Hirugarren postua, aldiz, Marta Molist-ek eskuratu zuen. Kortazarrek baino 13 minutu eta 38 segundo gehigo behar izan zituen proba amaitzeko.
Espainia, Andorra eta Portugaleko Skyrunners Sky series 2015 zirkuituko azken lasterketa irabazita, gainera, lehen postuan sailkatuta amaitu du denboraldia Kortazarrek. Guztira, 420 puntu lortu ditu lehen postuan amaitu dituen lau lasterketan.
Sheila Aviles izan da zirkuituko bigarrena, 328 punturekin, eta Gernika-Lumoko Maria Zorroza korrikalariak, aldiz, hirugarren postuan sailkatuta amaitu du denboraldia. Jokatu diren zortzi probetan, guztira, 292 puntu lortu ditu
Arrolape mendi taldeko kideak.