Ume, gazte eta nagusi askok egin zuen domekan [azaroak 8], Artibai Mendigoizale Taldeak Zapolara (562m) antolatutako mendi irteera. Eguraldi onak animatuta, gustura ibili ziren parte hartzaileak mendian gora eta behera. 10:00etan Arkupetik irtenda, eguerdirako egin zuten buelta herrigunera mendigoizaleek.

Artibai Mendigoizale Taldeak antolatutako irteeran parte hartu zutenak. Argazkia: Artibai Mendigoizale Taldea