Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gernikako Udalak ume eta gurasoak jolasean ipiniko ditu, euskara sustatzeko

'Euskera Olgetan Errotuz' egitasmoa burutuko dute aurten ere. Azaroko hurrengo domeketan egingo dituzte saioak, Jai Alai frontoian, eta egun bakoitzean gai bat landuko duteFamilian euskara errotzeko egitasmoa dakar, beste behin ere, Gernika-Lumoko eusk...

Oihana Cabello Elorriaga
Lea-Artibai eta Mutriku
2015/11/10

‘Euskera Olgetan Errotuz’ egitasmoa burutuko dute aurten ere. Azaroko hurrengo domeketan egingo dituzte saioak, Jai Alai frontoian, eta egun bakoitzean gai bat landuko dute

Familian euskara errotzeko egitasmoa dakar, beste behin ere, Gernika-Lumoko euskara zerbitzuak. 3 eta 6 urte bitarteko umeei eta euren gurasoei zuzenduta dago Euskera Olgetan Errotu programa. Euskara sustatzea du helburu, esparru ez formalean euskararen erabilpena areagotzeko baldintzak finkatuz. Hala, guraso eta umeen arteko harremanak ingurune ludiko batean lantzeko bide da Euskera Olgetan Errotu.

Urdaibai Rugby Elkartearen (URE) eskutik, euskaraz jolasean, harremanak indartuko dituzte ume eta gurasoek. Hiru saio egingo dituzte aurten, azaroaren 15ean, 22an eta 29an. Lehiaketa formatoa izango da aurtengoa; hain zuzen, gurasoek umearekin zenbait froga gainditu behar izango dituzte. Egun bakoitzean, gainera, gai konkertu batean oinarrituko dira froga horiek. Azaroaren 15a baserriaren eguna izango da; azaroaren 22a herriaren eguna, eta azaroaren 29an jai erroldoia egingo dute, Euskararen Nazioarteko Eguneko atarietan.

Ume eta gurasoentzako ekimenaren hiru saioak Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan egingo dituzte, 17:00etatik 20:00etara.

7.551 euroko aurrekontua

Urdaibai Rugby Eskola arduratuko da jolasak eta ekimenak antoltzen, baina baliabide ekonomikoak eta azpiegitura Euskara zerbitzuaren ardura direla jakinarazi dute.

Hala, udal arduradunek azaldu dutenez, Jai Alai pilotalekua eskaini dio Euskara zerbitzuak UREri hiru saio horietan erabiltzeko. Horrez gain, diru partida bat bideratu du euskararen arloan Euskera Olgetan Errotu egitasmorako. Hain zuzen, 7.551 euroko aurrekontua izango dute aurten.

Egitasmoaren xedea, aipatu legez, 3 eta 6 urte bitarteko umeak dira, eta horiek Gernika-Lumon 600 bat familia direla zehaztu dute.

Parte hartzea, halaber, txikiagoa izaten dela jakinarazi dute. Batezbeste, urtero 200 bat ume eta gurasok egiten dute bat Euskera Olgetan Errotu egitasmoarekin.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Berriak, Bizkaia

Hirurehun lagun bildu dira Derion, Ehun Mendietako Anaidiaren Eguna ospatzeko

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayk kaleratu asmo dituen 60 langileen zerrenda eman dio batzordeari

Euskal Herria, Bizkaia

Ekintzaile batek bi aste daramatza zuhaitz batean, itsasadar azpiko tunelaren aurka

Euskal Herria, Bizkaia

Sute batek kiskali egin du hondakin plastikoak kudeatzen dituen enpresa bat Bilboko portuan

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon baten gorpua aurkitu dute Trapagarango ibaian

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek txartzat jo dute beharginak beste enpresa batzuetara bidaltzeko aukera

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.