Ondarroako bigarren moda topaketen inguruko balorazio oso ona egin dute Zatozte Ondarroako dendari eta ostalari elkarteko arduradunek. “Oso pozik geratu gara, eta datorren urtera begira, errepikatzeko gogoagaz geratu gara”.
Moda topaketetan parte hartu zuten ikasleetariko batzuk. Argazkia: Zatozte
Herriko estetika, ileapaindegi, kirol, osagarri, optika, oinetako eta hainbat moda dendek parte hartu zuten moda desfilean, eta berau arraskatatsua izan zela nabarmendu dute. “Aldez aurretik sarrea guztiak agortuta zeuden, eta hortaz, oraingo honetan ere aretoa herritarrez betetzea lortu dugu”.
Zubi Zahar eta
Txomin Agirre ikastoletako DBH 4ko ikasleek egin zituzten modelo beharrak, eta oholtza gainean saltokietan aukeran dauden azken tendentziak erakusten aritu ziren. Zatozteko kideek aipatu dutenez gainera, ikasleek eta antolatzaileek esperientzia polita eduki zuten.
Ondarroako bigarren moda topaketak. Argazkia: Zatozte
Era berean, atsedenaldian ikusleen artean egindako zozketagaz gustura geratu direla azpimarratu dute. Guztira, hamar sari banatu ziren, eta
sariak banatzen saltokietako arduradunak eta Agurtzane Arrizabalaga Zatozteko presidentea aritu ziren. “Inor ez zen esku hutsik joan etxera. Atsedenaldi bukaeran Zatozteko hainbat poltsa banatu genituen publikoaren artean”.