Beste urte batez, aurrekontuak herritarrekin eztabaidatu eta adosteko asmoa agertu du Ondarroako Udalak. “Herritarren ekarpenak jaso eta lehentasunak zehaztu” aldera, kale eta auzo batzarrak egingo dira datozen egunotan.
Lehenengo bi batzarrak bihar [azaroak 12] egingo dira Ibaiondo kaleko Alkoholiko Anonimoen lokalean eta Gorozikako elkartean, 19:00etan. Batean, Iturribarri eta Kamiñazpi kaleetako auzotarrekin, eta, bestean, Errenteriako eta Gorozikako auzotarrekin batuko dira udal ordezkariak.
- AZAROAK 12 (eguena)
- 19:00etan, Kamiñazpi eta Iturribarri kaleetako auzotarrekin batzarra Alkoholiko Anonimoen elkartean
- 19:00etan, Errenteriako eta Gorozikako auzotarrekin batuko dira, Gorozikako elkartean.
- AZAROAK 17 (martitzena)
- 19:00etan, San Ignazio, Kamiñalde, Ikastola eta Artibai kaleeetako auzotarrekin batzarra Kofradia Zaharrean
- 19:00etan, Iparkale, Iparragirre, Artabide, Itsasaurre eta Antiguako Ama kaleetako auzotarrekin batzarra Guzur Etxean.
- AZAROAK 24 (martitzena)
- 19:00etan, Erribera, Kaleandi, Txomin Agirre, Nasa eta Pixape kaleetako auzotarrekin batzarra Kofradia Zaharrean.
- AZAROAK 26 (eguena)
- 19:00etan, Sabin Arana, San Juan Txurru, Txori Erreka, Magdalena eta Zaldubide kaleetako auzotarrekin batzarra Kofradia Zaharrean.