Sortuk salatu duenez, senide baten autoaren gurpilak zulatu diztuzte
Atzo, Memoriaren Egunean, presoen aldeko oholak eta senide baten autoko gurpilak zulatu zituztela salatu du Ondarroako Sortuk. Mota horretako ekintzak «oztopo galanta» direla nabarmendu dute Sortuko ordezkariek. «Memoriari eta iraganari erreparatu b...
Era berean, indarkeria mota guztiak atzean uzteko «sasoia» dela azpimarratu dute. «Gaur, herri honek indarkeriaz iraganean hitz egiteko aukera izatea nahi du Sortuk. Badago oraina izateari utzi diezaion nahi ez duenik ere. Horren adierazle da gaur Ondarroan gertaturikoa».
Mutrikun ez zen ospatu
Bestalde, udalbatza osatzen duten alderdien artean «adostasunik egon ez zenez», Mutrikun ez zuten Memoria Egunik ospatu.
Udal ordezkarien arabera, biktimen zerrendaren inguruko ikuspegiak «zeharo desberdinak» izan dira. «Denok nahiko genukeen adostasun mailara ez gara iritsi».