Lekeitioko Marierrota Interpretazio Zentroa ezagutzeko bisita gidatua antolatu du Garaian Elkarteak. Irteera domeka goizean izango da, 11:00etan Markina-Xemeindik irtenda.
Irteeran parte hartu nahi dutenak zapatu eguerdira arte edukiko dute izena emateko aukera. Horretarako Herri Bibliotekara deitu behar da, 94- 616 90 47 telefono zenbakira.
Mareek mugiarazten zutenĀ XVI. mendeko errota, interpretazio zentro gisa zaharberritu dute, inguruko kultura eta natura ondarea ezagutarazteko.
Marierrota (Mendexa). Itsasoak eta ibaiak bat egiten duten lekua.