Bisita gidatua antolatu du Garaianek Lekeitioko Marierrotara

Lekeitioko Marierrota Interpretazio Zentroa ezagutzeko bisita gidatua antolatu du Garaian Elkarteak. Irteera domeka goizean izango da, 11:00etan Markina-Xemeindik irtenda.Irteeran parte hartu nahi dutenak zapatu eguerdira arte edukiko dute izena ematek...

Lekeitioko Marierrota Interpretazio Zentroa ezagutzeko bisita gidatua antolatu du Garaian Elkarteak. Irteera domeka goizean izango da, 11:00etan Markina-Xemeindik irtenda.

Irteeran parte hartu nahi dutenak zapatu eguerdira arte edukiko dute izena emateko aukera. Horretarako Herri Bibliotekara deitu behar da, 94- 616 90 47 telefono zenbakira.

Mareek mugiarazten zuten XVI. mendeko errota, interpretazio zentro gisa zaharberritu dute, inguruko kultura eta natura ondarea ezagutarazteko.