Saharara arropak bidaltzeko poltsak jasoko dira Ondarroan
Sahela elkarteak Ondarroan deialdi berezia egin du. Hain zuzen ere, urriaren bukaeran egindako bilketan jasotako guztia bidaltzeko hutsean ontziratzen duten poltsak behar dituztela jakin eragin dute. «Saharan izandako uholdeei aurre egiteko laguntza eskatu genuen eta izugarrizkoa izan da ondarrutarrek emandako laguntza. Orain, jasotatako guztia bidali nahi baldin badugun, ostera, laguntza eskatu beharrean gaude».
Hutsean ontziratzeko poltsa horiek datozen egunotan jasoko dira Antiguako Ama kaleko Kurike aldizkari dendan eta Zubi Barri pareko Duomo zapata dendan.