Ume zein nagusientzako antzezlanak izango dira asteburuan
Bihar umeek eta zapatuan nagusiek, antzerki emanaldiez disfrutatu ahalko dute Bermeon. Lau urtetik gorako umeei zuzendutako antzezlana dakar Deabru Beltza taldeak Bermeora; Opera abeslaria. Nagusiek, berriz, Ttantaka teatroren Kreditua antzezlana izang...
Tabako lehortegiko sekretuak ipuinean oinarrituta dago Opera abeslaria antzezlana. Hannah opera abeslariaren arrakasta eta hondamendia kontatzen du istorioak. Nestor Basterretxea aretoan izango da, barikuan, 18:30ean. Sarrerak aurretiaz eros daitezke 4 euroren truke ohiko lekuetan: Gizarte eta Kultura Etxean, BBKko orotarako kuzatzainetan edo interneten.
Zapatuan, Kafe Antzokian
Joseba Apaolaza eta Zuhaitz Gurrutxaga dira Kreditua antzezlaneko aktoreak. Sukurtsal bateko zuzendaria eta bezero bat aurrez aurre jartzen dira antzezlan honetan. Bezeroa kreditu bat eskatzera hurbiltzen da, eta ondoren gertatzen dena antzezten dute.
Nagusientzako antzerkia zapatuan izango da Bermeoko Kafe Antzokian, 21:00etan. Horretarako sarrerak ere salgai daude 8 eurotan, ohiko lekuetan.