Berriatuko txirrindularitzari buruzko erakusketa ikusgai dago
Berriatuko Goikolau kultur elkarteak herriko txirrindularitzari buruzko erakusketa jarri du ikusgai kultur elkarteak herrian daukan lokalean. Erakusketa hilaren 27ra arte egongo da ikusgai.Txirrindularitzarenganako zaletasun handia dago Berriatuan. Eta...
Txirrindularitzarenganako zaletasun handia dago Berriatuan. Eta horrekin lotuta, txirrindulari taldea ere badago (Berriatuko Txirrindulari Taldea). Horrela ba, kultur elkarteak txirrindulari taldeko kideen lorpenak, argazkiak eta bestelako materiala (garaikurrak eta abar) bildu eta herritar guztien bistara jarri nahi izan ditu.
Goikolauk hilaren 6an zabaldu zuen erakusketa. Ordutegiari dagokionez, herritarrek barikuetan, zapatuetan eta domeketan bisitatu ahalko dute erakusketa: barikuetan 19:00etatik 20:00etara dago zabalik, eta zapatuetan eta domeketan 12:30etik 13:30era.