Bihar El Salvador-en aurka jokatuko du Gernikak, Urbietan
Gernika Rugby taldeak Ohorezko Mailako sailkapeneko bigarren taldea hartuko du bihar etxean. 16:00etan hasiko da etxeko taldearen eta SilverStorm El Salvador taldearen arteko norgehiagoka. 2015-2016 denboraldiko zortzigarren jardunaldia izango dute jok...
Gaur gaurkoz VRAC Quesos Entrepinares da liderra, 34 puntugaz, eta El Salvadorrek 27 puntu ditu. Complutense Cisneros hirugarrena eta UE Santboiana laugarrena 22 puntugaz berdinduta daude. Gernika, berriz, sailkapeneko hamaikagarrena da hamar puntugaz.
Gutxigatik galdu
Talde gernikarrak 32-29 galdu zuen aurreko jardunaldian Complutense Cisnerosen kontra. Bi taldeek nahikoa berdinduta jokatu zuten, eta azken minutuan garaipenak ihes egin zien basurdeei.