Gernika-Lumoko Juan Calzada kalea aski ezaguna da herrian; batik bat, daukan luzeeragatik. Hirigunean hasi eta Bilborako noranzkoan herria ia bukatzen den tokiraino ailegatzen da aipatu kalea. Norabide horretan, hainbat eta hainbat dira egunean-egunean...

Gernika-Lumoko Juan Calzada kalea aski ezaguna da herrian; batik bat, daukan luzeeragatik. Hirigunean hasi eta Bilborako noranzkoan herria ia bukatzen den tokiraino ailegatzen da aipatu kalea. Norabide horretan, hainbat eta hainbat dira egunean-egunean kale hori gurutzatzen dutenak; bai auto edo norbere ibilgailuz, garraio publikoz, bizikletaz zein oinez. Errail batekin hasten dena birekin bukatzen da, gaur egun. Inguruko eraikin asko eta asko mantentzen dituzte oraindik, baina errepideak jaso du aldaketaren bat edo beste azken urteetan. Gaur egun, esaterako, kaleko lehen zatiko espaloiak erreilen maila berean jarrita daude, eta zabalagoak ere badira orain. Ibilgailuen igarobidearen aldamenean, gainera, aparkalekuak daude, egun. Jaietan edota ekitaldi berezietan, kale nagusi hori itxi egiten dute, ibilgailuei bertatik igarotzea galazota. Hartara, herritarrek oinez ibili ahal izaten dute errepidetik, antzina bezala goiko argazkian.