Gernika Bizkaia Gironaren kontra ariko da etxean
Lehia bizia espero da bihar arratsaldean Maloste kiroldegian. Gernika Bizkaiak Spar Citylift Gironaren kontra jokatuko du, denboraldiko bederatzigarren jardunaldian.Bihar 18:30etatik aurrera ariko dira lehian etxeko taldea eta talde katalana.Perfumeria...
Bihar 18:30etatik aurrera ariko dira lehian etxeko taldea eta talde katalana.
Perfumerias Avenida liderrak eta Gironak hamabosna puntu dituzte. Talde gernikarra, berriz, puntu bat gutxiagogaz hirugarrena da sailkapenean.
Sarreren zozketa
Biharko partidarako lau sarrera zozketatuko dituzte Gernika-Lumoko Eroski supermerkatuan. Gaur saltokia itxi arteko epea 21:00 dago parte hartzeko. Gauean egingo dute zozketa eta irabazleei haiek jakinaraziko diete.
Partaideek ordaintxartelagaz batera haien datuak kutxa batean sartu baino ez dute egin behar.