'Kanta txikien indarra' diskoa aurkeztuko du Josu Bergarak, Busturian
Josu Bergara eatarrak lan berria aurkezteko kontzertua eskainiko du domekan, Busturian. Hain zuzen ere, Kanta txikien indarra diskoaren abesti berriekin disfrutatu ahalko dute bertaratutakoek.Mikel Nuñez pianojolearen eta Nerea Alberdi biolinistaren l...
Mikel Nuñez pianojolearen eta Nerea Alberdi biolinistaren laguntza izango du Bergarak agertoki gainean. Altamira auzoko Kultur Etxean eskainiko du kontzertua, 19:00etan. Bi euro balioko du sarrerak.
Kanta txikien indarra lanean hamar kanta berri eta aurreko beste lau sartu ditu abeslari eatarrak. Tartean da Herri txiki zahar honetan abestia, diskoko lehen single-a. Bere berbetan, melodien «pisua eta freskotasuna» igartzen dira lan berrian.