Urtero modura, auzoek dituzten beharren jarraipena egin eta 2016ko aurrekontuak azaltzeko asmoz, auzotarrekin batzen hasiko da Markina-Xemeingo Udala. Denetara hamar bilera egingo dituzte. Lehenengoak asteburu honetan bertan.
Auzoetako premiak jakitea da udalaren helburua, ahal den neurrian erantzun bat emateko asmoz. Hori dela eta, auzotarrak, euren auzoetan egingo diren bileretan parte hartzera gonbidatu dituzte.
Amalloko elkartea.
BILERAK
- Bihar, uztailak 14
Amallo. 12:00etan, elkartean.
- Etzi, uztailak 15
Larruskain. 12:30ean, elkartean.
- Azaroak 21, zapatua
Iruzubieta. 12:00etan, Zubi ondo jatetxean.
Meabe. 16:30ean, ermitan.
- Azaroak 28, zapatua
Atxondo. 12:00etan, Axpe Sagardotegian.
Santutxu. 12:30ean, Satzu landetxean.
InpreƱusierra. 12:00etan, ermitan.
Arretxinaga. 17:00etan, Xemeingo udaletxe zaharrean.
- Azaroak 29, domeka
Iturreta. 12:00etan, elkartean.
Barinaga. 13:00etan, abadetxean.