'Phoenix' pelikula alemaniarra emango du gaur zine klubak

Gernika-Lumoko zine klubak Phoenix film alemaniarra dakar gaur Lizeo antzokira. 20:30ean hasiko da pelikula. Christian Petzold zuzendariak gidatutako produkzioak nazismo garaiko abeslari baten istorioa du ardatz. Traizio baten ondorioz, konzentrazio er...

Gernika-Lumoko zine klubak Phoenix film alemaniarra dakar gaur Lizeo antzokira. 20:30ean hasiko da pelikula. Christian Petzold zuzendariak gidatutako produkzioak nazismo garaiko abeslari baten istorioa du ardatz. Traizio baten ondorioz, konzentrazio eremu batera bidaliko dute emakumezkoa, eta handik ateratzean desitxuratuta duen aurpegia sendatzeko ebakuntza egingo diote. Bere senarraren bila hasiko da gero.

Sariak hartu ditu Phoenixek. Besteak beste, 2014ko Zinemaldian urteko film onenaren FIPRESCI saria hartu zuen pelikula horrek.