XXII. Arkeologia Jardunaldiak martitzenean hasiko dira
30 urte bete ditu AGIRI Arkeologia ELkarteak 2015ean, eta jardunaldietarako egitarau berezia prestatu du. Azken argitalpena aurkeztuko dute eguazteneanGernika-Lumoko AGIRI Arkeologia Elkarteak jardunaldiak antolatu ditu aurten ere. 1985. urtean antolat...
30 urte bete ditu AGIRI Arkeologia ELkarteak 2015ean, eta jardunaldietarako egitarau berezia prestatu du. Azken argitalpena aurkeztuko dute eguaztenean
Gernika-Lumoko AGIRI Arkeologia Elkarteak jardunaldiak antolatu ditu aurten ere. 1985. urtean antolatu zituen lehenengoz. Orduz geroztik, hainbat urtetan jarraipena izan dute arkeologia jardunaldi horiek, eta XXII. edizioa izango da aurtengoa. Martitzenean hasi hilaren 17an, eta zapatuan amaituko dira hilaren 21ean. Egitarau berezia prestatu dutela azaldu du AGIRI elkarteko Juan Carlos Lopez Quintanak. Lekeitioko Santa Catalina koba izango dute mintzagai jardunaldien lehen hitzaldian, eta, horretarako, koba horretan egin dituzten indusketen zuzendaria den Eduardo Berganza izango da Gernika-Lumon. Berbaldia 19:30ean izango da, Elai-Alai areto txikian.Eguaztenean, berriz, elkartearen 30. urteurrena baliatuta argitaratu duten liburua aurkeztuko du AGIRIk: Guia de los monumentos megaliticos de Urdaibai. Argitalpen hori monumentu megalitikoei buruz eskualdeak zuen hutsune informatiboa betetzera datorrela azaldu dute.
Aurkezpena 19:30ean hasiko da, eta ostean luntxa egingo dute.
Zinema eta txangoa
Eguenean zinemagintza arkeologikoan jarriko du arreta AGIRIk. Hala, Cedric Robionek zuzendutako El sarcofago congelado de Mongolia proiektatuko dute Astran, 19:30ean.
Jardunaldiei amaiera emateko, txangoa antolatu du arkeologia elkarteak. Arabar Errioxara joango dira aurten. Bertan, estazio megalitikoa bisitatuko dute, Javier Fernandez Erasoren azalpenekin. Ostean, Laguardian bazkalduko dute. Parte hartu gura duenak jardunaldietan eman dezake izena, edo arkeoagiri@hotmail.com-era idatzi.