Lekeitioko Kitto dendarien elkarteak, udazkeneko zozketa egin zuen zapatu goizean Eskolapean. Elkartearen dendetan erosten zutenei txartelak ematen zizkieten dendariek, eta horietako batek 500 euroko saria eraman zuen.
15.830 zenbakia izan zen sariduna, Elbi janari dendak banatutakoa, eta irabazlea Maribi Anakabe izan zen.
500 euro horiek elkarteko dendetan gastatu ahalko ditu zortedunak.
Kittoren zozketako irabazlea, saria banatu duten Elbi janari dendakoekin.