38. Euskal Zine Bileraren irekiera ekitaldiko sarrerak, eskura
Horrez gain, Amama filma eskainiko dute. “Guretzat urteko euskal ekoizpen esanguratsuena”. Ondoren, Asier Altuna zuzendariagaz eta filmeko aktore nagusiekin solasaldian jarduteko aukera egongo da, Aitor Abaroaren eskutik. Ikusleek ere, zuzendari eta aktoreei galderak luzatzeko aukera izango dutela jakitera eman dute Euskal Zine Bileraren antolatzaileek.