Buzkentz onena Jeronimorena
San Martin azokaren baitan, Andeko tabernak odoloste txapelketa antolatzen du; aurtengoa hamalaugarrena izan da. Bizkaiko eta Gipuzkoako 25 harategitako buzkentzak aurkeztu dituzte Bermeoko txapelketara.San Martin jaien inguruan Bermeon antolatzen den ...
San Martin azokaren baitan, Andeko tabernak odoloste txapelketa antolatzen du; aurtengoa hamalaugarrena izan da. Bizkaiko eta Gipuzkoako 25 harategitako buzkentzak aurkeztu dituzte Bermeoko txapelketara.
San Martin jaien inguruan Bermeon antolatzen den azokan hainbat produktu eskuratu daitezkeen arren, txerrikia izaten da urtero, protagonista nagusia, bereziki, buzkentza. Andeko tabernak odoloste txapelketa antolatzen du; aurtengoa hamalaugarrena izan da, eta bosgarren urtez jarraian, Bermeoko Jeronimo harategiaren buzkentza izan da txapelketako onena.Bizkaitik, Bermeo, Gernika-Lumo, Morga, Mungia, Durango, Zornotza eta Loiuko harategiek, eta Gipuzkoatik, Ibarra eta Zestoako harategiek parte hartu dute aurtengo odoloste txapelketan; guztira, 25 harategik hartu dute parte. Goizean, epaimahaikideek, dastatzeko tartea izan zuten, hala ere, argi zeukaten, eta gehienek Jeronimo harategiak egiten duen buzkentzari eman zizkieten puntuak.
Andeko tabernak antolatzen duen txapelketak, baina, hiru sari banatzen ditu; bigarren saria, Bermeoko Fede harategiarentzat izan zen, eta hirugarrena, berriz, Gernika-Lumoko Jesus Mari Martijarentzat.
Domekako azokan izan ziren erakusmahaien arteko politena ere aukeratu eta saritu zuten. Hain zuzen ere, Bermeoko Lansabaso harategiak jarritakoak jaso du aurten izendapena.
Jende ugari
Azken bi urteekin alderatuta, aurten, Lamera gainezka izan zen zen domekan, batez ere eguerdi partean. Azken bi urteetan ez modura, aurten, eguraldia lagun izan zuten, egun eguzkitsua egin baitzuen.
Erosten eta dastatzen ibili ziren bai herritarrak, bai eta inguruko herrietatik bertaratutakoak; izan ere, hainbat harategik euren buzkentzak eta txorizoak dastatzeko aukera eman zuten.