Elkartasuna adierazi dute udaletxe aurrean bilduta

Parisko atentatuetako biktimei elkartasuna adierazi eta Siriako gerraren aurka azaldu ziren atzo Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko bizilagunak. Bost minutuko elkarretaratzeak egin ziren atzo eguerdian udaletxe aurreetan. Dozenaka herritarrek erant...

Parisko atentatuetako biktimei elkartasuna adierazi eta Siriako gerraren aurka azaldu ziren atzo Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko bizilagunak. Bost minutuko elkarretaratzeak egin ziren atzo eguerdian udaletxe aurreetan. Dozenaka herritarrek erantzun zieten udalek egindako deiei, eta isiltasunagaz adierazi zuten azken gertaeren aurreko samina eta salaketa. Txalo zaparradagaz amaitu ziren ekitaldiak herri askotan. Argazkian Bermeoko eta Markina-Xemeingo elkarretaratzeak.