Gernika Rugby taldeak 21-37 galdu du El Salvador taldearen aurka
Basurdeek 21-37 galdu zuten zapatuan El Salvadorren kontra, Urbietan.Gernika Rugby taldeak etxean jaso duen bigarren porrota izan da zortzigarren jardunaldikoa. Izan ere, seigarren jardunaldian 22-32 galdu zuen Ordiziaren kontrako derbia. Halaber, orai...
Gernika Rugby taldeak etxean jaso duen bigarren porrota izan da zortzigarren jardunaldikoa. Izan ere, seigarren jardunaldian 22-32 galdu zuen Ordiziaren kontrako derbia. Halaber, orain arte bi garaipen lortu ditu Urbietan; 33-32 nagusitu zen Santbaoianaren kontra, eta 19-17 irabazi zion Pozuelori.
Asteburuan atsedenaldia dute Ohorezko mailan, eta hurrengo neurketa ere etxean dute basurdeek. Bi aste barru VRAC Quesos Entrepinares sailkapeneko liderra 39 puntugaz hartuko dute.
Azken jardunaldietako porroten ostean sailkapenean behera egin, eta azken aurreko postuan dira basurdeak hamar puntugaz; Pozuelo da azkena lau puntugaz.