Gernikak puntu bakarra lortu du Urbietan, Zaragozako Ebro-ren kontra
Denboraldiko hamahirugarren jardunaldian 0-0 berdindu zuen Gernikak Ebro talde zaragozarraren kontra herenegun, Urbietan. Etxean lortzen duen hirugarren berdinketa izan da talde gernikarrarentzat.Hain zuzen ere, azken lau partidak berdindu ditu. Hamabi...
Hain zuzen ere, azken lau partidak berdindu ditu. Hamabigarren jardunaldian bana berdindu zuen La Rodaren zelaian, hamaikagarrenean 3-3 amaitu zen Urbietan Talaveraren kontrakoa, eta hamargarren jardunaldian bina berdindu zuen Leioaren kontra.
Seigarren postura jaitsi da talde gernikarra. 20 puntu ditu, Real Union bosgarrenak bezainbeste. 32 puntugaz Barakaldo da 2.B mailako bigarren multzoko liderra. 29 puntu ditu RM Castilla bigarrenak, Toledo hirugarrenak 26 puntu ditu eta Amorebieta laugarrenak 21 puntu ditu.