Helmuga turistiko baten kudeaketaz ariko dira bihar, Busturian

Urdaibaiko agente turistiko publikoek eta pribatuek, bihar, Busturiko Euskadiko Biodibertsitate Zentroa-Madariaga Dorretxean egingo den jardunaldian parte hartzeko aukera izango dute. Bertan, helmuga turistiko baten kudeaketa dinamikaz ariko dira.Erref...

Urdaibaiko agente turistiko publikoek eta pribatuek, bihar, Busturiko Euskadiko Biodibertsitate Zentroa-Madariaga Dorretxean egingo den jardunaldian parte hartzeko aukera izango dute. Bertan, helmuga turistiko baten kudeaketa dinamikaz ariko dira.

Erreferentziazko gune turistiko iraunkor baten aldeko elkarlana bultzatzeko, kolaborazio publiko-pribatuari buruzko jardunaldia izango da biharkoa.

Egun osoko jardunaldia izango, 09:00etatik 16:00etara. Bertaratzen direnek, batetik, EAEn eta Estatuko gainerako lekuetan kolaborazio publiko-pribatuko dinamiketan eta helmuga turistikoaren kudeaketan arrakasta izan duten zenbait kasu ezagutu ahalko dituzte; eta bestetik, Tourdaibai elkarteak etorkizunera begira duen estrategiarekin bat egin ahalko dute.