Hobekuntzak egin dituzte Maloste eta Urbietako guneetan

Kirol arloan inbertsioa egin du Gernika-Lumoko Udalak, Urbieta eta Malosteko kirol guneetan. Hain zuzen, Urbietako futbol zelaiaren belarra aldatu du udalak, 205.000 euroko inbertsioa eginez. Belargunearen ureztapen sistema ere hobetu egin du, eta port...

Kirol arloan inbertsioa egin du Gernika-Lumoko Udalak, Urbieta eta Malosteko kirol guneetan. Hain zuzen, Urbietako futbol zelaiaren belarra aldatu du udalak, 205.000 euroko inbertsioa eginez. Belargunearen ureztapen sistema ere hobetu egin du, eta porteria berriak jarri. Horretarako, aldiz, 30.000 euroko partida izan du.

Eserleku berriak Malosten

Era berean, aldagela denak berritzeko konpromisoa hartu zuen udalak, eta errugbi ekipoaren zein futbol taldeen aldagelak konpondu ditu dagoeneko. Orain, aldiz, kirol epaileen aldageletan egingo ditu hobekuntzak.

Malosteko saskibaloi kantxan, bestalde, harmailak handituko ditu udalak. 360 eserleku ditu Malostek gaur egun, eta beste 160 ipiniko dituzte.

Guztira, obra guzti horiek egiteko, 335.000 euroko aurrekontua behar izan du udalak.