Murueta taldea Euskadiko Goma Gaineko finalera sailkatu da
Zapatuan Sopelan jokatu zuten Euskadiko Goma Gaineko 4X4 sokatira txapelketaren bigarren jardunaldia. Zapatuan sei taldek lehiatuko dute finala EzpeletanMurueta Sokatira Kirol Klubeko sokatiralariek Euskadiko Goma Gaineko 4X4 Sokatira txapelketaren fin...
Zapatuan Sopelan jokatu zuten Euskadiko Goma Gaineko 4X4 sokatira txapelketaren bigarren jardunaldia. Zapatuan sei taldek lehiatuko dute finala Ezpeletan
Murueta Sokatira Kirol Klubeko sokatiralariek Euskadiko Goma Gaineko 4X4 Sokatira txapelketaren finalerako txartela lortu dute asteburuan.Hain zuzen ere, zapatuan lortu zuten final handira sailkatzea. Sopelako Urko kiroldegian jokatu zuten Euskal Herriko zazpi sokatira taldek Euskadiko Goma Gaineko 4X4 Sokatira txapelketaren bigarren jardunaldia.
Lehenengo jardunaldia, berriz, urriaren 31an lehiatu zuten Gatikako frontoian.
Murueta Sokatira Kirol Klubeko bi taldek lehiatu dituzte bi jardunaldiak, baina, bakarrak lortu du finalera sailkatzea. Hain zuze ere, jardunaldi bietako emaitzak batuta B multzotik Murueta B taldeagaz batera Ñapurrak B eta Ibarra B-k lortu dute pasatzea. A multzotik, berriz, Amaiur, Sokarri A eta Ibarra A pasatu dira.
Sopelako bigarren jardunaldian zazpi talde lehiatu ziren talde batzuetatik bi edo hiru talde zeuden, eta horietatik Atzera STT eta Iparralde gelditu da finaletik kanpo; gainontzekoek badute ordezkaritza finalean.
Zapatu honetan Lapurdiko Ezpeleta herrian jokatuko dute finala 6 taldeek.