Ondarroako lonja berria nolakoa izango den ia zehaztuta dauka
Eusko Jaurlaritzako Portu zuzendaritzak. Azken asteotan,
Ondarroako Udal ordezkariek aurreproiektua ikusi, eta aldizkari ofizilean horren berri eman aurretik, proiektuaren inguruko hainbat aldaketa proposatzeko aukera izan dute.
Udal ordezkariek ontzat eman dute aurreproiektua, baina teknikoki
aldakuntza bat edo beste egiteko proposatu dute.
Proiektuaren inguruko eskumen osoa Jaurlaritzak izango du, eta hartara, datozen lau urteotan aurrekontu nagusietatik 20,7 milioi euro bideratuko dira. Diru partidak honako modu honetara bideratzea aurreikusten da: 550.000 euro 2016an, 7 milioi euro 2017an, 8,7 euro 2018an eta 5 milioi euro 2019an.
Ondarroako Kalare Deuna kofradia
Ondarroako udal ordezkariek, oraingoz,
proiektuaren inguruko informazio gutxi daukate, baina lanak epe ertainean hasiko direla uste dute. Lonja berriaren
lanak, esaterako,
datozen hilabeteetan esleitzea espero da, aldizkari ofizilean argitaratu eta dagokion epearen ondoren.
Proiektu berria publiko egin eta onartzen denean, aldiz, bi eskari egingo dituztela aurreratu dute udal ordezkariek. Alde batetik, proiektu berriagaz kofradia aurrean erabilgarri dauden 112 aparkaleku galduko direnez, aparkaleku eskasiari beste era batetan irtenbidea emateko eta hori aztertzeko eskatuko diote portu zuzendaritzari. Bestetik, sarreran dagoen hesia zer edo zer atzerago jartzea ere eskatuko dute, udal lurretara bidea ahalbidetzeko eta errazteko. “Hau guztia ahoz egindako daukagu, baina etorkizunean modu formalean egingo dugu eskaria”.
Lonja berriari dagokionez,
lau soilairuko eraikin zentrala eta horren inguruan soilaru bakarreko tartea izango ditu. Solairu bakarreko gune horrek
L itxura izango du; Esteko moilatik hasi eta kofradia aurreko gune osoa beteko ditu, gutxi gorabehera.
Ondarroako lonja berriaren itxura, airetik
Solairu bakarra izango duen guneari dagokionez, honako erara banatuta egongo da. Beheko solairuan: Esteko moila osoan zehar eta inguruetan ontziek arraina deskargatzeko 10 sarbide izango dituzte aukeran, eta hortik kamioietara sartu bitartean, arraina hozkailu geletan sartzeko aukera egongo da (laranjaz); Esteko moilaren puntan izotz fabrika eta haren alboan hotz ganbera ere egongo da (laranjaz); kaxen lau biltegi ere egongo dira Esteko moila eta inguruetan (laranjaz); kamioetan arraina kargatzeko 13 moila egongo dira gaur egun aparkalekua dagoen tokian (urdinez), eta gaur egun kofradia aurrean dagoen pisua kamioien aparkaleku inguruan egingo da.
Bestalde, lau solairuko eraikin zentralaren beheko solairuan
80 pertsonentzako tokia dagoen benta egingo da, egungoa baino zer edo zer handiagoa.
L itxuradun lehen solairuari dagokionez, honako erara banatuta egongo da: izotz frabrikaren lehenengo solairua (laranjaz), kofradiako kaxak garbitzeko lekua (laranjaz), sare jostunen lokala (laranjaz), eta beheko kamioien aparkalekuaren gainean (urdinez), 7.100 metro koadroko aisialdirako lekua egingo da. Hau da, Kafe Atzeko eta Alamedako guneez gain,
beste espazio publiko bat irabaziko du herriak. Hartara, Eusko Jaurlaritzako Portu zuzendaritzak utzita, guztira, 14.000 metro koadro erabili ahal izango dituzte herritarrek.
Lonja berriaren inguruetan egongo litzatekeen aisialdirako gunea
Eraikin zentraleko lehen solairuari dagokionez, aisialdiko toki horretatik sartu ahal izango den
taberna eta jatetxea izango ditu. Solairu berberean, aldagelak, lokal komertzialak eta udalak kudeatu ahal izango duen 500 metro koadroko erabilera anitzeko gela egongo lirateke.
Dorrearen bigarren, hirugarren eta laugarren solairuetan, ostera, lonjako kudeaketa bulegoa, batzar gela, merkaturatze bulegoa, kofradiako bulegoak, OPAOko bulegoak eta itsasoko kaserna nagusia egongo dira.
Hiru fasetan
Lanei dagokienez, hauek
hiru fasetan egitea aurreikusten da. Lehen fasean, Esteko moilan egin beharreko bi solairuak egingo dituzte (behekoa eta lehena). Bigarren fasean, aldiz, gaur egun aparkalekua dagoen tokia moldatzen hasi, kofradiako eraikina bota eta dorre berria egiten hasiko dira. Azkenik, hirugarren fasean, alde guztiak bata bestearekin batuko dituzte.