Sendabelarren ikastaroa antolatu du Erroxape elkarteak
Beste urte batez, Erroxape Bermeoko Emakumeen elkarteak sendabelarren ikastaroa antolatu du. Hilaren 24an hasiko dela azaldu dute. Aurten, hala ere, Erroxaperen lokalean izan beharrean, Gizarte eta Kultura Etxean izango da.Sei asteko ikastaroa izango d...
Sei asteko ikastaroa izango dela jakinarazi dute antolatzaileek; martitzenetan batuko dira, 18:00etatik 20:00etara.
Iaz egin modura, Mentxu Amunategi Barandika bermeotarrak eskainiko du ikastaroa eta 20 lagunentzako lekua egongo da. Hala, parte hartu gura duten horiek aurretiaz eman beharko dute izena, Erroxaperen lokalera joanda edota 94-605 84 44 telefono zenbakira deituta, arratsaldez.