Zapatuan hezkidetzaren inguruko ikastaroa emango dute gazteentzat Aulestin
Mugak lausotzen izenburupean, udalerriko erabilera anitzeko gelan landuko dute gaia goizez eta arratsaldez. Lehenengo 10:00etatik 14:00ak arte ariko dira, eta eguerdiko atsedenaldiaren ostean, 16:00etan hasi eta 20:00etan amaituko dute ikastaroa.
Lea Ibarreko Mankomunazgoak, Aulestiko udalak, Sortzen-ek eta Bizkaiko Foru Aldundiak elkarlanean antolatu dute ekitaldia.
Maskulinitatea eta feminitatea, emakume izatea zer den, gizonezkoa izatea zer den… Gai horien inguruan ariko dira. Hala, antolatzaileek azaldu dutenez, tailerrean bakoitzaren eta taldearen gorputzekin “konektatuko” dute: “Sormenari eta espresioari lekua emateko eta laborategi batean bezala esperimentatzeko”.