Parte hartzeko asmoa dutenek izena emateko hiru aukera dituzte. 652 739 465 telefono zenbakira WhatsApp-a bidalita, facebook-aren bitartez edota honako helbide elektronikora idatzita apuntatu ahal da:
ziortzabolibarmendimartxa@gmail.com.
Apuntatzerakoan izen-abizenak zehaztu behar dira. Ordaintzeko kontu korronte zenbaki hau jarri dute: 3035 0008 77 008.1.02620.5.
Ordaintzerakoan ere izena eta abizen biak jartzeko eskaria egin dute antolatzaileek.
Hain zuzen ere, nagusiek 12 euro ordaindu beharko dituzte eta 14 urtetik beherakoek, berriz, 6 euro. Gosaria, hornidurak eta oparia jasoko dituzte partaideek.
Aranbaltz kultur elkarteak eta udalak elkarlanean antolatuta, hilaren 29an egingo dute Ziortza-Bolibarko desanexioaren 11.urteurrena ospatzeko mendi martxa. Aurtengoa bederatzigarrena izango da.
Bi ibilaldi aukeran
Ibilaldi luzea edo ibilaldi laburra egiteko aukera egongo da.
Luzeak 25,8 kilometro izango ditu eta bost ordu eta erdian egiten dela aurreikusi dute. Ibilbide hori egitera doazen herritarrak 08:00etan udalerriko plazan batu eta elkarrekin gosalduko dute. Ordu erdi beranduago ekingo diete martxari. Hain zuzen ere, honako ibilbidea egingo dute: Bolibar-Ziortza-Gontzugarai-Gerrike-Ziarregi-Zeinke-Zabaleak-Iruzubieta-Arta-Gorrixa-Longa-Oizko Iturzuri aterpetxea-Oiz eolikoak-Kortaguren-Bolibar.
Bestalde, ibilbide laburrean parte hartzen dutenak 10:00etan elkartuko dira. Bapo gosaldu ostean, 10:30ean abiatuko dira plazatik. Gutxi gorabehera bi ordu eta erdiz 10,8 kilometroko ibilaldia egingo dute. Hala, leku hauetan barrena ibiliko dira: Bolibar-Ziortza-Gontzugarai-Gerrike-Ziarregi-Zeinke-Zabaleak-Iruzubieta-Altza-Alegrixe-Bolibar.
Ibilbidean zehar hiru hornidura leku egongo dira: Iruzubietan, Oizko Iturzuri aterpetxean eta Ziarregin. Halaber, bukaeran plazan ere egongo da.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, dutxak egongo dira partaideak martxa amaitzean dutxatzeko.