Lehen oilogorra, Ugaitz Mugertzarena
Ugaitz Mugertzak ehizatu du aurten Mutrikuko lehen oilagorra, eta berarentzat izan da Galdona kanpinak eta Ezkutur iturgintzak ematen duten txapela. Hain zuzen ere, ehizatutako oilagorra eskuetan zuela, Mugertzak Kaltzakorta eta Ezkurdi iturgintzako R...

Ugaitz Mugertzak ehizatu du aurten Mutrikuko lehen oilagorra, eta berarentzat izan da Galdona kanpinak eta Ezkutur iturgintzak ematen duten txapela. Hain zuzen ere, ehizatutako oilagorra eskuetan zuela, Mugertzak Kaltzakorta eta Ezkurdi iturgintzako Rikardo Juaristiren eskutik jaso zuen txapela. Duela lau urte hasi ziren Mutrikun ehizatzen zen lehen oilagorra ehizatzen zuenari txapela ematen.