Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

Santa Zezilia Egunak musikaz beteko ditu kaleak

Musikarien eguna ospatuko dute, beste urte batez, Lea-Artibain eta Mutrikun. Domekan [azaroaren 22] da Santa Zezilia, eta hainbat ekitaldi izango dira herrietan egunotan. [BIDEOA] Iaz Ondarroan herriko txistulariek eta Metal taldekoek egindako kalejira: Ondarroan, esate baterako, gaur [azaroak 18] arratsaldean hasi dituzte ekimenak. Unanue Musika Eskolako ikasleak kalerik kale ibili dira giroa alaitzen. Tartean, Santa Zeziliaren inguruko hainbat bertso abestu dituzte.
Musika eskolako ikasleek kalejira egin dute Ondarroako kaleetan zehar

Musika eskolako ikasleek kalejira egin dute Ondarroako kaleetan zehar

Gaur [azaroak 18] ez eze, bihar ere han eta hemengo musika eskoletako ikasleek girotuko dituzte kaleak, euren kantu eta doinuekin. Musikalean programaren barruan, Ondarroan, 18:00etan batuko dira musika eskolako ikasleak. Kalekurutzeko eskaileretan abestu eta dantzatuko dute Unanue Udal Musika Eskolako txikienek. Hurrengo egunetan ere izango dira musika emanaldiak Markina-Xemeinen, Ondarroan, Lekeition eta Mutrikun. Markina-Xemeinen eta Lekeition zapatu-domekan aterako dituzte kantuak kalera. Mutrikun, astelehenerako ere antolatu dute emanaldia. Musika eskola kanpoan, jaialdia egingo dute, ikasle gazteenen eskutik. Banda txikiaren eta trikitixa taldearen kalejirarekin amaituko dituzte ospakizunak.   EGITARAUA. HERRIZ HERRI Lekeitio
  • Azaroak 21, zapatua
    • 12:30. Nautika aurrean, Lekitto Musika Bandaren kontzertua. Ondoren, Aittitta Makurra txaranga, kalerik kale.
    • Iluntzean. Aratuste Alai estudiantina, kalerik kale.
  • Azaroak 21, domeka
    • 10:00. Itxaropena txistularien eta dultzaineroen kalejira.
Markina-Xemein
  • Azaroak 21, zapatua
    • 20:00. Kontzekupean: Xemein Gazte Ahots Abesbatza eta Xemein Abesbatza
  • Azaroak 22, domeka
    • 13:00. Kalez kale: Emeki korala.
Mutriku
  • Azaroak 21, zapatua
    • 13:00. Mutrikuko musika bandaren kontzertua, Zabiel Plazan (euria egingo balu, Komentuan). Jarraian, bandako bazkideen zozketa.
  • Azaroak 23, astelehena
    • 17:00. Musika eskolaren jaialdia. Ikasleek hiru pieza joko dituzte eskola aurreko plazan.
    • Jarraian, askaria eta talde jolasak ikasleentzat.
    • Bukatzeko, banda txiki eta trikitixa taldearen kalejira.
Ondarroa
  • Azaroak 19, eguena
    • 18:00. Kalekurutzeko eskaileretan, Unanue Udal Musika Eskolako txikienak abesten eta dantzatzen ariko dira, biolin eta saxofoi jotzaileek lagunduta.
  • Azaroak 21, zapatua
    • 08:30. Herriko txistularien eta metal taldekoen kalejira.
    • Eguerdian. Triki-pandero kalejira, Kresala Kultur Elkartearen eskutik.
    • 20:00. Kontzertua Andra Mari elizan: Unanue Musika Eskolako abesbatzak, Kantaize abesbatza, Ondarroako Metal taldea, Herriko txistulariak eta Unanue Kamara Korala.