Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Aisialdirako 7.100 metro koadro irabaziko ditu Ondarroak, lonjari esker

Lau solairuko eraikin zentrala, eta horren inguruan solairu bateko tartea izango ditu lonjak. Eraikin zentralak gaur egun kofradiak eskaintzen dituen antzeko zerbitzuak eskainiko dituDatozen hileotan eraikitzen hasiko diren arrain lonja berriak, guztir...

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2015/11/19

Lau solairuko eraikin zentrala, eta horren inguruan solairu bateko tartea izango ditu lonjak. Eraikin zentralak gaur egun kofradiak eskaintzen dituen antzeko zerbitzuak eskainiko ditu

Datozen hileotan eraikitzen hasiko diren arrain lonja berriak, guztira, 24.000 metro koadro izango dituela aurreratu du Eusko Jaurlaritzak. Espazio guzti horretatik ia herena (7.100 m2), aisialdirako leku publikoa izango direla aurreratu du Almudena Ruiz de Angulo azpiegitura zuzendariak. Modu horretara, Kafe Atzeko eta Alamedako guneez gain, beste espazio publiko bat irabaziko du herriak.

Guneari berari dagokionez, L itxura izango du: lau soilairuko eraikin zentrala eta horren inguruan soilaru bateko tartea izango ditu. Hain zuzen ere, gaur egun Lesteko moila, kofradiako gunea eta aurreko aparkalekua beteko ditu gune berriak.

Prozedura guztia, barruan

Solairu bakarra duen tartean, oro har, arrainarekin lotutako prozedura guztia egingo da. Arrainaren manipulazioa, lehorreratzea, sailkatzea, salmenta, banaketa eta irteera «ahalik eta bizkorren» egite aldera, gainera, prozesu guztia deskargako maila berean egingo da; hartara, arraina lehorreratu eta kamiora eramateko prozesua L itxuradun beheko solairu horretan egingo dira. Alde batetik, Lesteko moila osoan eta alboko gune osoan zehar ontziek arraina deskargatzeko 10 sarbide izango dituzte, eta gaur egun aparkalekua dagoen tokian kamioietan arraina kargatzeko 13 moila egongo dira.

Beheko solairu horretan, gainera, pisaketa tokia, izoztegia eta arrain kaxen biltegiak estrategikoki antolatuta egongo dira.

Lesteko moilaren goiko solairuan, ostera,besteak beste, sare jostunen lokala eta kaxak garbitzeko lekuak egongo dira. Aisialdi gunea, aldiz, beste aldean egongo da, kamioien karga eta deskarga gunearen gainean.

Eraikin hibridoa

Eraikin zentralari dagokionez, gaur egun kofradiak dituen antzeko zerbitzuak eskainiko ditu. Bertan egongo dira: 80 pertsonentzako tokia duen benta, kafetegia eta jatetxea, lokal komertzialak, 500 m2 -ko erabilera anitzeko gela, lonjako kudeaketa bulegoa, merkaturatze bulegoa, kofradiako bulegoak, OPAOko bulegoak eta itsasoko kaserna nagusia.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Berriak, Bizkaia

Hirurehun lagun bildu dira Derion, Ehun Mendietako Anaidiaren Eguna ospatzeko

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayk kaleratu asmo dituen 60 langileen zerrenda eman dio batzordeari

Euskal Herria, Bizkaia

Ekintzaile batek bi aste daramatza zuhaitz batean, itsasadar azpiko tunelaren aurka

Euskal Herria, Bizkaia

Sute batek kiskali egin du hondakin plastikoak kudeatzen dituen enpresa bat Bilboko portuan

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon baten gorpua aurkitu dute Trapagarango ibaian

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.