Dual Split bikote frankoamerikarra entzuteko aukera egongo da bihar [azaroak 20], 22:00etan, Uhagon kulturgunean. 2010ean Brooklynen (AEB) sortutako taldeak, indie, pop eta new age doinuak eskainiko ditu.
Dual Split taldea.
Maia eta Baptiste Ibar neba-arrebek osatzen dute taldea, Teen taldeko bateri jole eta kantari ohiak eta Bizi Gara eta Here We Go Magic taldeko baxu jole ohiak. Gaur egun laukote moduan ari dira zuzenekoak eskaintzen Felix Buff, euskal eskenako bateria jole nekaezinarekin, willis drummond, Joseba Irazoki eta beste hainbat artistekin ibilia, eta Miren Narbaiza Napoka Iriako gitarra jole eta abeslariarekin.
Kontzerturako sarrerak kulturguneko lehiatilan bertan eskuratu ahalko dira, Uhagoneko bazkideek 3 eurotan eta beste guztiek 5 eurotan.