Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Egunotan sardina asko lehorreratu dute Ondarroan

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2015/11/19
Ondarroako Kalare Deuna kofradiako kideek nabarmendu dutenez, baxurako ontziek sardina asko porturatu dute egunotan. Azken hiru egunotan, ia 500 tona deskargatu dira Egidazu kaian. Gaur [azaroak 19], esate baterako, arratsaldeko lehen orduetarako nahikoa ontzi lehorreratzea espero zen. Guztira, 20.000 bat kaxa porturatu dituzte Bordele (Akitania, Frantzia) inguruetatik arrantzua eginda zetozen hainbat ontzik. “Datozen egunotarako eguraldi eskasa iragarrita dagoela ikusirik, baxura ontzietako asko karga-karga eginda bueltatu dira portuetara”, azaldu dute Kalare Deuna kofradiako ordezkariek.
Ondarroako 'Ongi etorri' ontziko marinelak arraina deskargatzen

Ondarroako ‘Ongi etorri’ ontziko marinelak arraina deskargatzen, gaur goizean

Gaur, goizeko lehen orduetan egin diren lehen bentetan ere, sardina saldu da gehienbat. Freskoan jateko saldu dena euroaren bueltan saldu da; fabriketara saldu dena, ostera, zer edo zer merkeago saldu da, kiloa 80-90 zentimo bueltan. Sardinaz gain, txilin baltz ale batzuk ere saldu dituzte goizean, kiloa 30-35 zentimo bueltan. Ondarroako Arlanpi eta Itoitz amuko ontziek, osterantzean, legatz ale bakar batzuk ere porturatu dituzte. “Bi ontziek, astelehena arte, legatza arrantzatzen aritzeko asmoa zuten, baina eguraldi txarra dagoenez iragarrita, arinago porturatzea erabaki dute. Konponketa batzuk egin behar dituzte, eta berdeleta hasi arte, portuan lotuta egongo dira”.
Baxurako arrantzaleak arraina deskargatzen

Baxurako arrantzaleak arraina deskargatzen, gaur goizean

Bestalde, aurreko astean gertatu modura, baxurako arrantzaleek oraingoan ere urreburu ale batzuk lehorreratu dituzte. Hain zuzen ere, martitzenean [azaroak 17], 2.900 kilo urreburu saldu ziren. Oro har, kilo bat eta 4 kilo bitarteko aleak izan ziren; garestienak 11 euro bueltan saldu ziren eta merkeenak 9 euro bueltan. Aurreko egunei dagokienez, ostera, sardina saldu da gehienbat. 180 tona saldu ziren atzo [azaroak 18], eta beste 91 tona saldu ziren herenegun [azaroak 17]. Bataz beste, 93 zentimotan saldu zen kiloa.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Ekintzaile batek bi aste daramatza zuhaitz batean, itsasadar azpiko tunelaren aurka

Euskal Herria, Bizkaia

Sute batek kiskali egin du hondakin plastikoak kudeatzen dituen enpresa bat Bilboko portuan

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon baten gorpua aurkitu dute Trapagarango ibaian

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek txartzat jo dute beharginak beste enpresa batzuetara bidaltzeko aukera

Euskal Herria, Bizkaia

«Pertsona zaurgarrien» hizkuntza eskubideak urratzea leporatu diete epaileei

Ekonomia, Bizkaia

Enerpacek berretsi egin du Mallabiko instalazioko berrogei langileak kaleratu nahi dituela

Ekonomia, Araba, Bizkaia

Cap Capitalek sindikatuei esan die Tubos Reunidoseko langileen %20 kaleratuko lituzkeela

Euskal Herria, Bizkaia

Atzera bota dituzte Berangoko auzian ebatzitako absoluzioaren aurkako helegiteak

Bizigiro, Bizkaia

Bizkaiko Etxebarri erretegia da munduko jatetxerik onena, ‘The World’s 50 Best Restaurants’ zerrendaren arabera

Euskal Herria, Bizkaia

Bigarrenez Bilboko familia baten etxegabetzea behin-behinean geldiarazi dutela jakinarazi du AZETek

Kultura, Bizkaia

Bilboko Bira kulturguneak programazioa etengo du

Zuzeneko laguntzak lehenetsiko ditu Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko Sailak

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebizitzaren alorrean «neurri zehatzak eta eraginkorrak» eskatu ditu Etxebizitza Ekintzak plataformak

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.