Lea Ibarreko umeen eguna ospatuko dute Gizaburuagan, domekan
Lea Ibarreko umeen eguna ospatuko dute Gizaburuagan, domekan. Egun guztian primeran pasatzeko ekintza ugari izango dituzte aukeran.11:00etan hasita, aurpegia margozten, abesten edota txapak egiten ibiliko dira eta panel erraldoi bat osatuko dute.Halabe...
11:00etan hasita, aurpegia margozten, abesten edota txapak egiten ibiliko dira eta panel erraldoi bat osatuko dute.
Halaber, egun osoan zehar puzgarriak, zezen mekanikoa, ohe elastikoak eta Game gunea ere egongo dira. Eta horrez gain, ludotekan dibertitzeko eta kirol jolasak egiteko aukera ere izango dute goiz zein arratsaldez.
Bazkaldu ostean, 17:00etan hasita, altxorraren bila jolastuko dute. Gero, egun handia txokolatadagaz borobilduko dute.